XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Littorina saxatilis, iparraldeko joera duen barraskilo txiki bat da, sarritan topa dezakegu Atlantiar itsasaldean.

Trunculariopsis trunculus gasteropodo janari-haragijale bat da.

Bere txirlak itxura desberdinak ager ditzazke eta normalki belaki eta hidrozooez tapaturik aurkitzen da.

Tortsioa dela eta, tutuak kirten bat eratu du, gorputzadarrak, ahoa eta uzkia, bata bestearengandik nahikoa hurbil aurkitzen direlarik.

Ahoa, buruaren behekaldean dago.

Janaria urrutitik harrapa dezakeen tronpa bat desarroila dezakete, hala gertatuz, mota desberdinak bereiziaz: Aho sinplea (Omalogyra), mutur uzkurgarria (Littorina, Rissoa), tronpa inbaginagarria bere azken zatian (Strombus, Eulima), tronpa oinarritik inbaginagarria (Cassidaria, Murex), edo tolesdura tegumentario libre edo inbaginagarriaz inguraturiko tronpa (Terebra).

Aho-barrunbearen aurrekaldean kokatutako barailak Dokogloso guztietan daude eta askotariko itxura duten kitinazko atalak dira.

Beren eginkizuna, dirudienez, odontoforoaren mugimendua mugatu eta janaria aho-barrunbean egon dadin da.

Erradula, orokortasun sailean azaldu zen bezala, aparatu konplexu bat da eta talde desberdinen arabera, banaketa aldakorra duten hortzez hornitua dago, baita erradula karraskatu behar duen janariaren gainean ematea permetatzen duten muskulu ugariez ere.

Hortzak erregularitatez daude ezarriak erradulatik zehar, sail longitudinaletan eta morfologi berdinarekin bakoitzean.

Zeharkako lerro bakoitzean hortz zentral bat aurkitzen da, zeinak, planoa bi erdi simetrikotan zatitzen duen, gainontzeko hortz kopuru eta banaketari dagokion mailan.

Erradulak, azken hauen banaketaren arauera izen desberdinak hartzen ditu.

Hortzak, odontoblastoari esker, etengabeki sortuz doaz atzekaldean, aurrekaldean, karrasketa dela eta, higatuz doazen bitartean.

Mukia, eta noizean behin liseri-entzimak edo toxikoak sortarazten duten listu-guruinek ere, aho-barrunbean desenbokatzen dute.

Barrunbe hau, gero, hestegorrira irekitzen da, honen luzera, janaria urdailera eramango duen tronparen presentzia edo ez presentziaren baitan dagoelarik.

Urdaila, zelularteko liseriketa laguntzen duen udare itxurako boltsa baten gisa indibidualizatzen da.

Janaria, atzekaldetik (urdaila tortsioaz geroztik iraulia dago) sartzen da, aurrekaldean estilo garbi bat desberdinduz.